TXIMELA ENPRESA TALDEA
49 urteko esperientzia duten profesionalak zure zerbitzura!

TXIMELA ENPRESA TALDEA, S.L 2003. urtean sortutako akzio elkartea da, ordura arte jabetza, kultura eta zuzendaritza estilo amankomuna zuten enpresak talde bakar batean batzeko helburua duena.

Gipuzkoako Astigarraga herrian TXIMELA, S.A. enpresak dituen instalazio administratiboetan kokaturik, bere eginkizun nagusia taldeko enpresen kudeaketa eta funtzio administratiboak zentralizatzea da: giza baliabideak, marketing, kalitatea...

Honek guztiak koordinazioa hobea ahalbidetzen du eta taldeari tresna egokiagoak ematen dizkio lidergoa eta sektoreko hazkundea etengabe mantentzeko.